lunes, 19 de marzo de 2012

6. Puntua

   Bere garaian, zabalduko nituela agindu nuen puntu haiek idatzi nituenean, honela zioen haietatik seigarrenak:
  • Zezenketak, zezenaz gain dauden ekitaldiak dira Zestoan behintzat. Bere inguruan, urtez urte sortu den tradizio, festa, eta prafernalia guztia, zezenketen gainetik dagoela uste dut.
   Gaurkoan, hori zabaltzen sahiatuko naiz.

   Esaldiak berak dioen moduan, zezenketak, zezenaz gain dauden ekitaldiak dira. Eta hauen inguruan, urtez urte sortu den festa, giro, tradizio eta parafernalia guztia, zezenketen gainetik dagoela uste dut.
   Etzait iruditzen beste munduko azalpen bat behar duenik puntu honek, baina tira, zabadu egingo dut.


   Gai hau jorratzen hasi ginenetik, animalismoa, zezena, bizitza, eta beste hainbat gauzen arteko balio konparaketak egiten jardun dugula esan daiteke. Zezenketen gaiari begirada asko egin dizkiogu, hamaika leku ezberdinetatik, eta hamaika iritzi ezberdin emanaz.
   Esan beharra daukat, eztabaida aberasgarria izan dela zentzu guztietan. Elkar ezagutzeko balio izan digulako, eta ondokoaren argudioak nondik nora doazen konprenitzen lagundu digulako.
   Baina guzti honetan, gai bat nahiko gutxi jorratu da. Eta oso gutxi sakondu ere. Zezenketen festa balioaz ari naiz.


   Jardun dugu hizketan, gisa horretako ikuskizun baten inguruan festa giroan mugitzea zilegi den ala ez. Baina ia ez dugu hitzegin honen festa balio errealaz. Hau da, benetan hartzen duen oiartzunaz, benetan festetan duen garrantziaz.
   Zeren onartu beharrean gaude, festetako zentru eta ekitaldi nagusiak bihurtu direla zekorketak, eta berau inguratzen duten erlazionatutako ekitaldiak. Gustatu ala ez. Ekitaldiaren nondik norakoekin ados egon ala ez.
   Egin dezagun errepaso bat, ekitaldi honek festetan sortzen eta ematen digunaren inguruan.


   Hasteko, eta nahiz eta zekorketak arratsaldeko 18:00tan programatuta egon, arratsaldeko 17:00ak jo aurretik, kaleak bor-bor daude. Jendeak kafeak eta kopak hartzera irteten da tabernetara, eta Erdi Kalean sekulako giroa egoten da. Ekitaldiaren eragina beronen hasieraren aurretik ikusi eta bizi daiteke.
   Kuadrilak atzera eta aurrera, sarrerak atera, hozkailu eramangarriak bete, edariak ekarri, janariak bildu, denak dauden konprobatu, eguzkitik babesteko kapelak jantzi... Izaten da mugimendua eta saltsa Erdi Kalean.
   17:00ak eta 17:30 artean, kalea leporaino betetzen joaten da, eta Erdi Kalean biltzen den jende andana, eta bertan sortzen den giroa, benetan paregabeak dira. Festaren zentru izaten dugu Erdi Kalea momentu horretan.


   17:30 aldera, iada kalean leku gutxi dagoenean, txistulariak irteten dira. Jendeak txaloka agurtzen ditu, kalean behera hasten direnean. Berdin gertatzen da dultzaina jotzen pasatzen direnean.
   Ordurako, erdikaleko bazterretan ez da lekurik egoten. Eta ixkin batean leku bat aurkitzea nahiko gaitza da, zinez.
   Eta dena leporaino beteta dagoenean, Zestoako Bandako kideak azaltzen dira, Erdi Kalean lerroetan kokatzera. Eguzkitako betaurrekoak, alkondorak galtzen kanpotik, zigarro bat belarrian,...  baina "rockstar" batzuk baliran daude Erdi Kalean. Beraiek dira protagonistak, festaren arduradunak. Inork behin ere imaginatu al du, momentu horretan bandako kideek alde egingo balute zer gertatuko litzatekeen? Tira, nire amesgaiztoetan pasatzen da hori, eta nahiago dut ez imaginatu. Besteak beste, bandako kide hauek berriz ere Zestoara bueltatzeko lanak izango lituzketelako, epelak entzun gabe behintzat. Baina bueno, hori desbario bat besterik ez da.
   Kontua da, hor egoten direla 30 musikari, lerroetan jarrita, eta zuzendaria aurrean. Eta denak urduri.
   Jendeak "Shshshshshshshshsh!" egiten du, isiltasuna eskatuz. Eta denak isildu egiten dira gainera. Handia da gero, momentu horretan denak ados egoten baitira hitzegitea baino gauza hobeagoak badirela egiteko. Denak isilik. Eta denak urduri.
   Isiltasun konpleto eta tentsioz betetako hori apurtzeko, bandako zuzendariak eskua altxatzen du, eta hor entzuten ditugu "Amparito Roca"-ren lehen bost notak. Hasierako lehen nota horiek.
   Eta gero betikoa. Denak txaloka, orruka, abesten, dantzan,... Emozioz apurtzen eta hustutzen dugu tentsioa momentu horretan. Eta harrigarria egiten zait, urteetan zehar abesti batek hartu ahal izan duen balio eta sinbologiak, horrelako erreakzio paregabeak pizteko indarra izatea. Aken finean, papel batean idatzitako notak baitira, puntuak eta makiltxoak.
   Baina hor egoten gara denok, txaloka eta abesten. Eta banda berean, guri zoriontsu egiten. Abestiaren zati batean, Erdi Kalean behera hasten dira, plazara bidean. Eta orduan, txaloak gehitu egiten dira. Han joaten da banda, Erdi Kalean behera, jendearen ohiu eta txaloen artean. 
   Jendeak zabaldu egiten die bidea, nahiko itxita egon ohi da eta, jende kopuruaren eraginez.
   Gero, zezenketetara doazenak, ilaran jarri eta barrura sartzen gara. Beste batzuk agian, beste aukera batzuk obeagoak direla uste dutelako edo, bestelako zerbaitetan pasatzen dute arratsaldea.


   Plazan ere, betiko liturgia.
   Banda sartzen da, plazari buelta ematen dio, eta Zunzunegiko armailean daudenei agur egitera joaten da. Zutik hartzen dugu banda han, eta txalotua da berriz buelta hartzen duenean.
   Gero, udaletxeko balkoira begira jarri eta han egoten dira, abestia amaitu arte.
   Amaitzen dutenean, plaza guztiak txaloka agurtzen du banda.


   Gero, seietako kanpaiarekin batera, berriz "Amparito Roca" hasten denean, zaldia irteten da eta iada zekorketako liturgian sartzen gara. Giltza hartu, ikuiluan dagoenari bota, toreroak agurtu, eta segituan, lehen zezenari deia jotzen diote. Eta hor hasten da toreroaren momentua.
   Ondo edo gaizki aritu, jendeak txalo gehiago edo gutxiago egingo die. Eta toreroak musika mereziko du, ala ez. Hala ere, toreroa oso gaizki ari den aldietan, plazara begiratzea baino gauza obeagoak egin daitezke, eta batzuk behintzat, musika eskatzen dugu. Ondo ari denean ere, musika eskatzen dugu. Tira, egia esan, beti musika eskatzen gabiltza.


   Plazan berriz, nerbioak eta tentsioa egoten dira. Gizon bat zezen batekin aurrez aurre.
   Honek amaitzen duenean ordea, denok arnasa soltatzen dugu, eta zezenketen bigarren zatira pasatzen gara.
   Zezen bolaztuak izaten dira ondoren, eta herriko zenbait gaztek, beren ausardia erakusten dute hauen aurrean korrika eginez. Bakarrenbat nahiko beteta ere beti irteten da, eta zilipurdika bukatzen du gehienetan.
   Guzti hau, arratsalde guztian zehar, bandak alaitzen du. Eta oraingoan, beren repertorio taurino tradizionaletik irteten diren zenbait pieza eskeintzen dituzte. "Dira, dira, zezenak dira...", "Las Bodegas de Haro", bertako kideak ere abesten jarduten dute, zuzendariak txapak jotzen bukatzen du,... Tira, anbientea erlaxatzen da.


   Bandakoei musupuntan jartzen zaienean (ez baitut beste kriterio arrazionalagorik atzeman urte hauetan), plazatik irten eta erdikalera buelta egiten dute, lehenago egin duten bide berbera alderantziz eginaz.
   Garai batean inork kasurik egiten etzion "pasakalle" bat izaten zen hau. Baina joan den urte hauetan, gero eta ohiartzun handiagoa ari da hartzen herritarren artean, geroago egiten duten kontzertu inprobisatu horren ondorioz.
   Zeren azken urteetan, banda erdikalera plazatik bueltan iristen denean, borobilean jarri eta zenbait pasodoble eskeintzen dizkiote bertan daudenei.
   Egin zuten lehen aldian, ni neu ere ez nintzen konturatu, eta ondoren izan nuen honen berri. Baina joan den bi urteetan, eta batipat joan diren festetan, sekulako ohiartzuna izan du bandaren kontzertu inprobisatu honek. Edi kalea berriz ere lehertu beharrean egoten da, eta bandako zenbait gaztek, bere balioa erakusten digu bere instrumentuarekin, borobilaren erdira irten eta bakarlari gisara jotzen dutenean.
   Begoña del Teso-k, "El Diario Vasco" egunkariarentzat zezenketen jaraipena egiten duenak ere, bere azken kronikan honen berri eman zuen.
   Oraindik oilo-ipurdia jartzen zait, Joseba Regil "Errexill"-ek, berak bakarrik jo zuen "solo"-az oroitzen naizenean. Hark jarri zion sentimendua, bertan geunden guztioi iritsi zitzaigun.
   Mikel Markez ikusteko zain zeuden haiek ere, bandak amaitu zain egon behar izan zuten, hauen arrakasta zela eta.
   Azken urteetan festetan deskubritu dugun aktiborik garrantzitsu eta handienetarikoa da Erdi Kaleko zezenketen ondorengo kontzertu inprobisatu hau.


   Guztira, arratsaldeko 17:00 baino lehen hasi, eta 20:00 pasa bitartean, zezenketek eta hauen inguruan sortzen den guztiak, denbora eta atentzioaren ia guztia betetzen ditu Zestoan.
   Hiru ordu baino gehiago, ekitaldi baten inguruan sortu den festa eta parafernalia guztiak betetzen ditu.
   Eta sinbologia, tradizio eta emozio askoko momentuak eskeintzen dizkigu, zezenketen ekosistemak.


   Horregatik, hau guztia, zezenketen gainetik dago.
   Zezena hil, ala ez hil, festa eta inguruko guztia garrantzitsuagoak dira niretzat. Baina arazoa ere hor dago.
   Norbaitek ziurtatuko balu, gaur egungo anbiente berbera, tradizio eta sinbologia, berbera, eta emozio berbera mantenduko liratekeela zezenketeik gabe, agian hauen egokitasuna birplanteatzera iritsi naiteke.
   Baina hori dioenak, badaki gezurretan ari dela.
   Gaur egun, ez gaude nahiko heziak, eta ez da aukerarik eman ez antitaurino eta ezta taurinoen aldetik ere, alternatiba antzekoren bat planteatzerako orduan. Hau da, benetan festa, sinbologia, tradizioa eta emozioa mantentzera helduko den ekitaldi bat, edota zezenaren heriotzik gabeko beste espektakulu bat.


   Beraz, gaur egun zezenketen inguruan sortu den guztia mantentzeko modu bakarra, hauek bizirautea da.
   Nahi dutena esan dezakete antitaurinoek. Baina kontrakoa usten badute ere, badakite gezura dela.
   Antitaurinoen eta taurinoen erruz, gaur egun errelitate penagarri honetara iritsi gara. Eta zezenketen biziraupenak lotzen du inguruko parafernalia eta festa guztiaren biziraupena. Hain sinple eta penagarria da.
   Horregatik, gaur egun zezenketak kentzeak suposatu dezakeen arazoa bidertu egiten du honek. Eta min gehiago egiten du gainera, honen errudunak denok garela ikustean.
   Horregatik, nik, zezenketen aldeko apustua egiten dut.






P.S: Denbora luzez idatzi gabe nengoen. Lanez lepo ibili naiz, eta denboraz urri. Eta denbora hau blogetik desintoxikatzeko hartu dut. Debatea ere lasaitu da kalean, eta eztabaida hozten joan da pixkanaka. Ez dakit honekin sua berpiztuko dudan, baina lasaiagoa izan dedila behintzat. Lehenagoko erritmoa ezinezkoa zait jarraitzea eta.

   

22 comentarios:

  1. eskerik asko itzultzeagaitik, eta berriro ere zorionak idatzitako artikuloagaitik, egia bait da esandako dena....

    zezenak maite dugunok, badakigu oso ondo dena lotuta dihoala, eta ezineskoa dela gure amparito beste ekitaldi batekin ikustea zeren eta pasodoble taurino bat da eta momentu hori eskatzen bait du....

    animo zezenzale denori, lortuko dugu eta....

    ResponderEliminar
  2. Oso deskripzio polita. Oso hunkigarria izaten da erdikaleko liturgia. Pasodobleak anbientea jartzen dute erdikalean. Festen sinbolo bat da Amparito Roca.


    Bai.


    Baino benetan beharrezkoa ikusten duzue animaliak era horretan torturatzea? Liturgia guzti horren baitan iaia hankapunttetan pasatzen duzun hondar gaineko ikuskizun krudel hori ezinbestekoa al da festetaz gozatzeko? Benetan al diozu egoera penagarri batean gaudela zezenketak planteatzen dituen erreferendum baten atarian gaudelako? Odola extirpatu egin behar da festetatik, XXI. mendean gaude eta astakeri horiei duten garrantzia eman behar zaie, eta ez musikapean ezkutatu.

    ResponderEliminar
  3. Arrazoia Amparo!

    Ea lortzen dugun zenketak izaten jarraitzea Zestoan!

    Beste kontu bat... Bilduk ez baditu zezenketan nahi, zergaitik ez ditu kentzen zuzenen herri galdeketa bat egin ordez?

    ResponderEliminar
  4. Amparito Erdi Kalean, baina zekorketarik gabe!20 de marzo de 2012, 6:01

    Ez al zarete konturatzen Bildun, gainontzeko alderdietan bezala, denetik dagoela? Udal ordezkariak jende andana ordezkatzen dutela, eta ez beren burua soilik?

    Nik pertsonalki uste dut Animalien Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartzeak nahikoa behar lukeela zekorketak ez egiteko, baina alderdi guztiek izan behar lukete kontsekuente adierazpenarekin, eta ez bakarrak.

    Bestalde, Amparo, nahiko modu bitxia daukazu parafernalia eta festa zekorketen gainetik dagoen gauza bat bezala ulertzeko, hauek mantentzeko zekorketak ezinbesteko baldintza direla baieztatzen baituzu; guztia zaku berean sartuz, nik ulertzen dudanez.

    Aldez aurretik gezurti hots egin didazu, baina hala ta guztiz ere esan egingo dut, halaxe dela uste baitut: zekorketak kenduta ere festa mantendu daiteke. Eta saiatuko naiz hala izan dadin bultzatzen. Ez dut uste beharrezko denik zezen bat torturatu eta hiltzea pasodoble, Amparito eta gainontzekoek lekua izan dezaten gure festetan.

    Zekorketarik gabe hauek lekurik ez badute, zuk diozun moduan, zekorketak festa eta parafernaliaren gainetik daudela ulertzen dut nik. (aurrez esan bezala, ez dut uste hala denik)

    ResponderEliminar
  5. Anparok idatzitakoarekin orokorrean ados nago edo hobekiago esanda ulertu dezaket esaten duena baiña puntu batekin ez dut bat egiten...edo agian ez dut ulertu berak esan nahi izan duena. Niretzat aipatutako parafernalia hori ez dago zekorketen gaiñetik, parafernalia horrek zentsua une horretan edo festa egun horietan zekorketak daudelako du...urtean zehar beste hainbat festa egun izaten dira Zestoako herrian eta bai Anparito Roca edo beste pasodoble batzuk jotzen dituzte musika talde esberdiñek baño ez dute iraillean anparok deskribatutako interes, jarraipen edo arrakastarik lortzen. Baña tira nire hau iritzi xume bat besterik ez da, garrantzitsuena iraillean azken 300 urte luze hauetan izan dugun bezela zekorketak izatea da...ze,ze ekitaldik izan du arrakasta urtea jun urtea etorri festetan 20 euro ordainduta? pilotak ( profesionalik onenak jokatuta ) eta zekorketak

    ResponderEliminar
  6. Orokorrean ados nago Amparorekin.
    Niretzat ere oso berezia da zezenketen inguruan sortzen den parafernalia guztia. Nik ere oso gustuko dut.

    Nire iritziz zezenketen aurreko, bitarteko eta ondorengo parafernaliari eusten diona, ekitaldi bat da: Zezenketa. Gustatu ala ez, zezenketak dira arratsaldeko 17:00etatik 20:00tara egon ohi den "mobida" guztiaren zutabea. Zezenketarik gabe biziraungo al zuen? Bueno, horren inguruan gogoeta bat egin dezakegu.

    Amparito erdi kalean ez du herriko bandak festetan bakarrik jotzen, urtean zehar askotan entzun daiteke pasodoble hori erdi kalean eta herri guztian. Baina urtean hamaika aldiz entzuten bada ere, zezenketa aurreko aldiak gaindi ezinak dira. Munduko bandarik onena etorri daiteke herrira Amparito jotzera ekainak 16an (adibidez), eta erdi kalean jarri daitezke abestia jotzen, baina ez da berdina. Zezenketa eguneko bi Amparito horiek dira guztietan berezienak.

    Beste puntu batera joaz, pasodobleen gaia ere azter dezakegu. Zestoako bandak pasodobleak jotzen jarri izan denean borobilean erdi kalean zezenketa ondoren, sekulako festa egon izan da. Ikaragarria esango nuke nik. Festetako momenturik zirraragarrienetariko bat uzten digu herriko bandak, eta denok hor ibiltzen gara, saltoka, kantuan, accelerandoak, crescendoak, pianisimoak eta fortisimo guztiak (azken hauek batez ere) eginaz eztarria lagata. Pasodobleen erritmora.
    Pasodoble horiek denak, batera agian ez, baina uste dut bandak herriko festetan eman ohi duen kontzertuan jo dituela. Eta orduan ez gara inor egoten orruka eta saltoka. Ez da bandak jo ohi duen kalejira bakarra, edo utzi ohi duen propina bakarra, baina zezenketa ondorengoan bakarrik jartzen gara denok jartzen garen moduan.

    Plazako ekintzak ere aipatu nahi ditut. Zezenketak ez dira plazan egin ohi diren ekintza bakarrak. Beste hainbat egin ohi dira: umeentzako zenzetxo bolaztuak, kuadrilla arteko jokoak, paellada... Baina zezenketetan egon ohi den "mobida" ez da egoten. Kuadrillak hozkailuekin, sarrerak harek dituela, edariak ekarri behar zituena berandu dabilela, amparito hasiko dela, ileran jarri behar dugula, ea zenbat zerbeza atera behar diren tabernatik,... Hori, ez dakit momentuaren emozioagatik, plazan pasako denaren inzertidumbre hori egoten delako, misterio edo dramatismo hori, ez dakit zergatik, baina herri guztian oso giro berezia egon ohi da. Eta giro hori lortzea ezinezkoa litzateke beste ekitaldiren batekin.


    Hau denarekin zertara iritsi nahi nuen? Ba aipatu ditudan hiru ekintza horiek berezi bihurtzen dituena, horien denen zutabea, gero agian gutxienekoa bada ere, zezenketa da.
    Eta ez da gauza bera izango hau guztia zezenketarik gabe. Eta festetan egon ohi den girorik bereziena, zirraragarriena galtzeko zorian gaude. Kanpotik etorritakoek ere hori diote, sekulako giro berezia egon ohi dela (horietako batzuk antitaurinoak). Gure herriaren nortasunean dago, gure herriaren eta herritarren nortasunaren zati handi bat da, eta hori galtzea benetan tristea litzateke.
    Kentzen badira, agian egingo dira saiakerak giroa mantentzeko, baina aldez aurretik badaki antzuak izango direla.
    Zezenketarik gabe Errexilen "solo"-a ez da gauza bera izango.

    ResponderEliminar
  7. Zorionak, artikulo ikaragarria. Defenda dezagun geurea.

    Parafarnaliaz aparte esan dezagun zezenketak ere gustokoak ditugula, eta batzuek artea ere ikusten dugula ekitaldi hauetan.

    Zezenketak bai eta amparito erdikalean beste 300 urte geio.

    ResponderEliminar
  8. 300 urtez arrakasta hori zerk izan du? Zekorketak ala plazako ikuskizunek? Berriro aditzera emango dizuet Pio Barojaren garaian ez zirela zezen guztiak hiltzen "Tres toros de los cuales uno a muerte" edo horrelako zerbait idatzi zuen. Ulertzeko tradizioak ez dira zurrunak alda ezinak. Eta Zestoako festek eta bertako plazako festak aldaketak izan ditu. Beraz lasaitu animoak!

    Amparori, zeuk idatzi duzu "Hala ere, toreroa oso gaizki ari den aldietan, plazara begiratzea baino gauza hobeagoak egin daitezke, eta batzuk behintzat, musika eskatzen dugu. Ondo ari denean ere, musika eskatzen dugu. Tira, egia esan, beti musika eskatzen gabiltza." Jarraitu musika eskatzen, baina toreroak bitartean erabili ditzala gomazko ezpata eta banderilak.

    Negoziatu taurinoekin esaten duzunean, nortaz ari zara? hitz egiten duen taurino bakarra zarata amparo. Ni hitz egiteko eta posturak gerturatzeko prest nago (eta muu ere bai, seguru nago), baina norekin, Zestoako zezenzaleak negarti batzuk bakarrik zarete! Udaletxeko bileratara etortzea ere bigarren bilerarako utzi duzue eta.
    Eta ez du balio dena kanpotik kritikatzeak, hartu zezenzale hauen lekua eta ordezkatu zezenzaleak, zure blog honetan erabakiak kontsulta ditzakezu...

    Nik aspaldi bota nuen hemen, hausnarketa egiteko:
    “Zezenketen parafernaliatik zer gorde behar dugu? Zer da gure kulturaren parte garrantzitsua? Sentimendu politen piztailea? Nola mantendu?”
    Egia esan egitura mantentzearen aldeko zure apustua ulertua geratu zait. Ezpata gomazkoa izanda balio du?
    Zatoz eta hitz egin dezagun, ez dut nahi herritarrei ezer kendu, herri honetan zerbait hobetu besterik ez! Eta muu-k ere gaur arte zezenzaleak zapaldu eta beldurtzeko inongo hizkera, jarrera, edo itxurarik ez du eman. (Muuk bestalde, boikot batzuk sufritzen ditu. Beti gauaren ilunean eginak).

    Eskua eta burua zabalik ditut.
    Badakit, egun batetik bestera ez dela erreboluziorik egiten, baina beldurrez geldi geratuta inoiz ez!
    Herri honek ez du zezenaren inguruko kontzientzia falta, herri honi zerbait falta bazaio ausardia da!
    (EZ DAKIT ZERBAIT ULERTU DEZUEN BAINA NERE ESLOGANAKIN GUSTOA GERATU NAIZ)

    Mikel Odriozola

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ulertzea oso erraza da,zezenketak kendu...baña kontua da urtea joan urtea etorri 700 pertsona plazan izaten direla zekorketa ikusten eta musika eskatzen dute, toreatzaileak ondo izaten direnean gozatu eta gaizki haritzen direnean sufritu ere bai baña gomazko ezpatarik ez du une horretan ere iñortxok eskatzen...ni zihur naiz une horietan eskatzen duten gauza bakarra edo hobeto esanda nahiko luketena zekorketa hobeago bat ikustea...hori nola lortu daiteke, oso erraza, besteak beste toreatzaile hobeagoak ekarriz...egin dezagun apustu guztiok zentsu horretan eta hemendik urte batzuk barru hitzegin dezakegu ea arrakasta duten ala ez Zestoako zekorketek... ze, arrakasta berdiña izaten al da Su ta Gar ek jotzen duenean edo ta talde ezezagun bat plazan edo laranjadin egoten denean...

      Eliminar
  9. Barkatu Mikel, baina nire ustez gaur egun parafernalia horren guztiaren zutabe zezenketak dira. Egin daiteke proba, baina nire ustez ez litzateke ondo irtengo. Nik pertsonalki ordea zezenketen alde egingo dut, gudtuko ditudalako.

    Beste alde batetik hemen animalien eskubide eta horrelakoak aipatzen dira. Baina kontuan hartu behar du Muu!!-k herritar batzuen eskubideak jarriko direla jokoan galdeketa honekin. Nik eskubide bat galdu dezaket emaitzarekin. Zuk ez, zeren zuk aukeratu dezakezu plazara ez joatea, eta punto. Baina nik plazara joatea aukeratuta ere agian ezingo dut joan. Plaza betetzen ez den egunean etorri galdeketekin, orduan agian herritar gutxiagoren eskubideak izango dira eta jokoan.

    Nik ezin al dut zezenketa batetaz gozatu nire herrian? Akaso zezenak bakarrik hiltzen al dira munduan? Eta oilasko-jana? Eta txerri hiltze guztiak? Txerriaren agonia ez al doa animalien eskubideen kontra? Eta paelladako mariskoa? bizirik egostea obeto omen da, baina noski, langostino baten sufrimendu aurpegi zezen batena baina itxusiagoa da.

    Ez dakit, Apirilera bidean eta galdeketaren nondik norakoen berri ez dut oraindik...
    Aspaldi esana da hemen gauzak gaizki egiteko bidean garela, eta igarlea ez banaiz ere, uste dut asmatu egingo dudala.

    ResponderEliminar
  10. Galdeketari dagokionez, aspaldi aipatu zuten arren, ez dirudi asko mugitzen ari direnik. Nik ulertu dudanaren arabera, galdeketa egiteko denborarik ez omen dago. Horren ordez honako hau proposatu du udalak: "Zestoako udalak eskatzen du,herritarrek udalari zekorketak kentzeko eska diezaiotela". Hau da, galdeketa ezin denez egin, horren ordez udalak eskaera bat egiten dio herriari, honek udalari zezenketan kentzea eskatzeko.

    Zer da hori? udala herritarrei eskatzen, herritarrek zezenketak kentzeko eska dezaten? Zerbait egin behar badute, ondo egin dezatela behintzat!

    ResponderEliminar
  11. Amparito Erdi Kalean, baina zekorketarik gabe!4 de abril de 2012, 10:58

    et et et, herritarrek galdeketa egitea nahi dugula nahiko garbi dagoenez, eta galdeketa bere horretan egin ahal izateko Espainiako gobernuaren baimena behar denez (gai honetan ez dut uste baimenik emango lukeenik), beste formula bat atera dute. Honela, zezenketak kentzea nahi duenak Zestoako udalari eskatuko dio ken ditzala, eta mantenzea nahi duenak, mantendu ditzala.

    Udalak, herriak bere iritzia jakinarazi diezaiola eskatzen du, ez herriak zezenketak kentzeko eska diezaiola, DESBERDINA DA

    ResponderEliminar
  12. Herriak..... Barkatu zenbat jende eskatu du? Nik kopurua jakin nahi det?. Agian 4 firma jaso eta herriak eskatu duelakoan igerileku bat eskatZen dugu?. Faborez udalak egiten hari dena txapuza bat da. Beti bezala herri honetan gauZa denak gaizki egiten dira.

    Zezenketak bai.....

    ResponderEliminar
  13. Ez dut uste galdeketa egitea nahi dutenak gehiengoa direnik herrian, ezta gutxiagorik ere...beraz, zein dira galdeketa egin nahi dutenak? antitaurinoak?ez dut uste zezenzaleek galdeketa egitea esktatzen dutenik, azken batean, zerbait aldatu nahi badute, antitaurinoak dira mugitu beharra daukatenak eta ez besteok.

    ResponderEliminar
  14. Amparito Erdi Kalean, baina zekorketarik gabe!4 de abril de 2012, 13:53

    Galdeketaren inguruan inkesta bat egin zen (Agustin ondoko lokal horretakoak egin zuten, ez dakit nola izena duen enpresak), eta inkesta haren arabera, gehiengoak galdeketa nahi zuen.

    Hori Bilduren programako promesa alde batera utzita, galdeketa egingo zela baieztatzen baitzuten, eta EAJren plenoko baietza ere hortxe dago... Beraz, uste dut galdeketaren aldeko jarrera dagoela erakusten duten zantzu gehiago daudela kontrakoa adierazten dutenak baino.

    ResponderEliminar
  15. Nik ez dakit herriak galdeketa nahi duen ala ez ezta ere halako gai batek halako galdeketarik merezi duen ala ez baña zerbait egin beharko balitz gauzak ondo egin ez korrika eta presaka eta legea alde batetara utziaz. Nik ere entzundakoaren arabara egitea nahi denak ez du ez buru eta ez anka. Nola ulertzen da zezenketak nahi dituenak, urtero izaten direnean eta jende aldetik arrakasta duena bai plazan bai aurrez eta ondoren eskatzea zekorketak nahi dituela. Eska dezala kentzea nahi dituenak eta gero erabaki behar duenak erabaki dezala, hau da udaletxeak. Ni zihur nago 500 firmatik gora bildu baietz herrian piszina bat egiteko, eskaera horren aurrean zer esango luke udalak? Herrian gauzak atzekoz aurrera egiten habillak gera, arrakasta duen gauza bat, jende asko babesten duena eta kentzea nahi degu, ulertuko nuke jenderik ez balitzateke joango baña iruditzen zait sarrera ordaintzen dugunok konsiderazio pixkat izanbeharko gendukela. Ezaio iñorri behartzen zekorketara joatea

    ResponderEliminar
  16. Barkatu, goiko anonimoari baina BILDUk bere kampaina elektoralan galdeketaren alde egin ba zuen, orain faborez galdeketa legal bat egin dezala, (Con todas las de la ley) eta ez egin behar duen txapuza.

    Faborez gauzak ondo egin, eta aurten ezin bada datorren urterako utzi....

    600 firma baietz...

    Zezenketak bai

    ResponderEliminar
  17. Katalunian independentziari buruz galdetzeko egin ziren galdeketen eredu bera da udala orain prestatzen ari dena. Galdetzeko zailak diren gaiei buruz galdetu nahi bada, bidezidorrak arkitu behar legearen barruan. Eta, galdeketa egitearen alde, goragoko horrek esan duen moduan, inkestatuen %65 inguru azaldu zen. Uste dut Zestoako antitaurinoak baino zifra altuagoa dela hori.

    ResponderEliminar
  18. nik dakidanez, kataluinan ez du lortu oraindik independentzia..beraz galdeketa hori ez du balio haundirik..arrazoia ematen ari diguzu zezenzazelei ..udaltxea egin behar duena galdeketa legal bat eta ez txapuza hori.....

    inkesta horretan 100 lagunei galdetu eskero eta hortik 65 antitaurinoak badira normala da....EHUNEKO HORI ATERATZEA ...


    ANIMALIEKIN IKUSKIZUNAK BAI ALA EZ..

    (hori da galdeketa egin behar duena udaletxea) gogoratzen dizuet udaletxeak sinatutako ANIMALI BIZIDUNEN ESKUBIDEEN PAKTOA egina dasgoela, orduan dena kentzen da edo dena libre lagatzen dugu, udaletxea sinatutako akordio bat da beraz berak erabaki behar du eta ez herria....

    ZEZENKETAK BAI, PONYAK ERE BAI...

    ResponderEliminar
  19. Enpresa independente batek egindako inkesta batean, zoriz hautatutako 100 Zestoarretik 65 antitaurinoak badira, hori herri osoari aplikatuta, 3000 Zestoarretatik 1950 antitaurinoak direla suposatuko dugu?

    ResponderEliminar
  20. Amparito Erdi Kalean, baina zekorketarik gabe!6 de abril de 2012, 9:02

    barkatu, 100 zestoarretik 65 galdeketaren alde daude, inkesta horren arabera; horrek ez du esan nahi galdeketaren alde dauden denak antitaurinoak direnik, zezenketen aldeko batzuk ere badaude eta galdeketa egitearen alde.

    Tendido Sol, nire ustez galdeketa ororen helburuetako bat jendearen iritzia jakitea da, eta helburu hori lortzen da formula honekin, nahiz eta galdeketak daukan forma legal bera ez izan. Beraz, udalak herriaren iritzia jakin nahi badu, bide honetatik lor dezake jakitea.

    Zure iruzkinaren bigarren zatiari dagokionez, galdeketan hori dena sartzea nahi baduzu, bada batzorde bat udalean galdeketa arautzeko, eta zezenketazaleek utzi dituzue aulkiak hutsik, gauza horiek proposatu behar diren lekura inor bidali gabe. Egon hadi lo, eta jango duk mehe.

    ResponderEliminar
  21. Zorionak artikulu bikaiñ oneatik.zestuko gazte bat besteik enauk eta irakurtzen ollo ipurdiya jarrizatek.eztit nai zezenketan debatian sartu nai bñ ni nauken pasodoblezaliakin(baita jolere)esperoit zezenketak ni bizi nauken artian hor eotia,ze nik urtero pasodoblia jotzen ainaukenian eukitzeiten sentsaziyo horrek etzakak preziyoik. zorionak berriz artikuluatik.GORA ZESTUKO FESTAK ETA ZEZENKETA!!!!!

    ResponderEliminar