domingo, 18 de diciembre de 2011

1. Puntua

   Honela idatzi nuen, nire printzipio subjetiboak jarri nituenean:

  • Pertsonen bizitza, beste guztiaren gainetik jartzen dut. Baita pertsonen sufrimentua, eskubide hurraketa, eta duintasuna. 
   Sarrera honetan, hori sakontzen saiatuko naiz.
   Aldez aurretik azaldu nahi dut, nire ikuspuntu pertsonalaz ari naizela. Hau da, nire ideia propioez. Ez diot inori iritzia aldatu nahi, eta ez dut nahi nire ideaiak kolektibo baten oinarri izaterik ere.
   Gauza pertsonal batetaz ari naizenez, ez dut nahi nire ideiak zezenzale guztiei aplikatzerik. Ezta niri zezenzaleen ideia topikoenak aplikatzerik ere. Ikuspuntu pertsonal bati buruz jardungo dut, eta ez da nire asmoa hau edo hura konbentztitzea.
   Gehiago esango nuke: besteen lana da niri ideiaz aldatzea, eta ez alderantziz.


   Hau garbi utzita, lehen puntu hori azaltzeari egingo diot.
   Bertan diot, pertsonen bizitza beste guztiaren gainetik jartzen dudala. Baita pertsonen sufrimentua, eskubide hurraketa, eta duintasuna ere.
   Uste dut, nahiko garbi geratzen dela, esan nahi dudana. Nire bizitzan, gauzen aurrean erabaki edo neurri batzuk hartzerako garaian, pertsonen sufrimentuak eta gora-beherak jartzen ditut lehendabizi.
   Ez gaizki ulertu ordea. Ez dut honekin beste kausa errespetagarriren bat gutxietxi nahi, ezta gutxiago ere. Beste kausa asko (ekologista, animalista, e.a.) errespetagarriak dira, eta haietariko batzuk nire babes osoa dute. Baina nire baloreen eskalan, pertsonen sufrimentuak jartzen ditut aurrena.
   Askotan, zezenzaleei, edo zezenketatara joan ohi garen pertsonei, pertsona bihotzgabe baten pare jartzen gaituzte. Badirudi, ez daukagula sentimenturik, ezta moralik ere. Horregatik azaldu nahi dut nire lehentasunen "eskala" moduko hau.
   Niri, lehenik eta behin, pertsonek sufritzen dituzten arazoek kezkatzen naute. Askatasun zibil eta politikoen hurraketa, gosea, gaixotasunak, miseria, drogomenpekotasuna... Hainbat eta hainbat dira, pertsonei eragiten dieten arazoak. Bai hemen, eta baita hemendik urrun ere.
   Ez da neure buruari loreak botatzearren, baina ni kausa hauen alde zerbait egiten saiatu naiz. Nire esfortzua, laguntasuna eta solidaritatea erakutsi dizkiet kausa hauetariko batzuei.
   Beste batzuk, guztiz aske dira kausa hauek guztien aurrean "paso" egiteko. Nik ez diet ezer esango. Ez diet ezer leporatuko. Nahi duguna egiteko aske baigara.
   Baina hauetariko askok, beraiek defendatzen dituzten beste kausa asko defendatzen ez ditugun jendeari, etiketak jartzen dizkigute. Beraien kausa ez defendatzea leporatzen digute.
   Eta okerragoa dena: insensible, odolzale, eta sadiko etiketa jartzen digute.
   Aspalditik dakit errespetua faltatzea debalde irten ohi zaiola egin ohi duen jendeari. Eta hitz horiek ez didate haserre puntual bat baino sortzen.
   Baina ahobero askok, ez dituzte munduan dauden, eta nik garrantzitsuagotzat jotzen dituzten, kausak defendatzen. Nik ordea, ez diet ez etiketarik jarri, ezta errespetua falta ere.
   Idatzi honekin ordea, ez da nire asmoa, azken hauei errepasoa ematea. Nahi dutena egin dezatela, niri berdin dit.
   Idatzi honekin, nire (eta beste askoren) izen interesatuki zikindua garbitu nahi dut. Eta bide batez, "odolzale" edo "insensible" bezalako etiketarik ez dudala onartuko garbi utzi nahi dut.
   Guztiok kausa desberdinak defendatzen ditugu. Baina guztiak dira errespetagarriak. Eta guztiok gara konprometituak, era batera edo bestera.
   Beraz, honekin bi gauza azaldu nahi dizkizuet.
   Lehenengoa, nire "eskala" pertsonala da. Norbanako bezala, daukadan eskala. Eta lehen postuan kezkatzen didana.
   Bigarrenik, pertsona aniztasuna azaldu nahi dut. Gauza guztiek ez digute berdin eragiten guztioi. Nik kausa baten alde egiten dut, eta beste batzuek bestaldera begiratzen dute. Haiek ordea, beste kausa batzuk defendatuko dituzte, eta nik bestaldera begiratuko dut. 
   Denok daukagu gure sentsibilitatea. Eta denak errespetatu behar ditugu.


   Nik pertsonak jartzen ditut lehen postuan. Beste batzuk, agian gertuagoko kausak jartzen dituzte lehen postuan.
   Nirea behintzat, badakizue zein den.
   Nik besteen eskalak errespetatzen ditut, eta ez diet etiketarik jartzen, eta ez diet jarri nahi.
   Nirea ere izan dadila errespetatua. Eta ez jarri etiketarik, ezagutzen ez duzuen norbanako bati. Hori behintzat ez ezazue egin. Zatarra geratzen da.


   Laister izango duzue bigarren puntuaren berri.




   Bitartean, ongi bizi!!

2 comentarios:

  1. Roca:
    Nik berriro zure blog-ean erantzungo dizut muu-n idatzi zenuen azken komentarioa.

    Garbi utzi duzu pertsonak lehentasuna dutela zure eskalan. Animalien errespetua ageri bada ez dizut inplikaziorik eskatuko, baizik eta 5minutu zezenak torturatu baino, ez tortura nahiago duzula esateko.

    Eta bide batez, lan polita egin dezakezu, zure ingurukoei plazako tradizioak izango dituen aldaketak naturaltasunez bizitzen laguntzen.

    Pertsonen minak ni ere arduratzen nau. Denok irabaziko dugula ulertu behar dugu. Zezenik gabe Zestoarrok elkartuago egongo gara.

    Zure proposamenak zentzu honetan pozik entzungo ditut. Eta praktikan jartzen ere saiatuko naiz.

    Zure mezua zabaltzen saiatuko naiz, plazako ohituratik irteteko pausua eman ez dutenak ez baitute bihotz txarrik. Ikuspuntu mugatua soilik.

    ResponderEliminar
  2. Zu lasai. Zezenketak kenduko balira, nik proposatuko ditut beste mila irteera plazarentzat.
    Baina guzti honetan, gauza batek kezkatzen nau.
    Sentsazioa ematen dit (sentsazioa bakarik da, ojo), zezenketen abolizioak, plazaren tradizioaren iraultza bat inplikatu behar duela. Eta alde horretatik, nik 1000 proposamen egiten baditut, badakit askok 990 atzera botako zituztela. Eta ez zen 1000 horietatik inon torturarik eta eskubide hurraketarik egongo.

    Harrapatu al duzu?

    Ez baduzu harrapatu, agian zure ikuspuntua ere mugatuta dago. Baina beste alde batetik.

    ResponderEliminar