miércoles, 30 de noviembre de 2011

Dekalogoa

Muu herri ekimeneko blog-ean, zenbait galdera luzatu dituzte, irakurleok erantzun ditzagun.
Galdera hauek ordea, norberaren gogoeta bultzatzeaz gain, beraien jarrera defendatzeko erabiliko duten dekalogoaren nondik norakoak erakusten dizkigu, inplizituki behintzat.
Eta esan behar, gogetara bultzatzen duen dekalogoa aukeratu dutela. Alde horretatik, lan oso ona egiten ari direla esan beharra dago. Eta are gehiago, Zestoako Zezenketen Kontrako Taldeak atera zuena ikusi eta gero. Badirudi, Muu herri ekimeneko partaideek, obeto apuntatu dutela, beraien gogoeta botatzerako orduan.
Zerbait ikasi dute antitaurinoek, azkena atera zuten manifestua, etzegoen nondik heldu eta.

Baina tira, dekalogo horri ere, beste zenbait puntu erantsiko nizkion nik. Baina hori ez dut gaur egingo, kanpaina luzea da eta, balak gorde egin behar dira. Badago horretarako denbora.

Gaurko honetan, beraiek luzatzen dituzten galderei erantzungo diet nik.
  • "Zerk egiten ditu desberdin zekorketak beste animaliekiko tratu txarretatik".
Ezerk ere ez, "tratu txarra" hitzaren zentzu hertsian hartuz gero.
Animaliak sufritu egiten du, eta hori ezin da ukatu inondik ere.
Hala ere, ikuspuntu nahiko simplista erabiltzen dute batzuek, bizitza, hilketa eta sufrimentua baloratzerako orduan. Sufrimentua, tratu txarrak eta duintasuna, plazan gertatzen denaz haratago doaz, eta ikusten dugunaz gain daude.
Batzuetan ordea (eta oso ohikoa antitaurino batzuen artean), ikusten ez den sufrimentuaz ez da ezer esaten. Eta ez da ezer egiten.
  • "Herrian animaliekiko tratu txar ugari daudela ikusita, zertara mugatu behar dugu gure lana? (enbolatuak, asto karrerak, hiltegiak...)"
Zeuek jakingo duzue.
Baina benetan sufriarazten dizuen horren kontra joan beharko zenute.
Ala besteek diotenaren arabera zuzendu behar duzue zuen lana?
  • "Non dago krudelkeriaren muga?"
Ez dago eskalarik hori neurtzeko.
Baina krudelkeria leku askotan dago.
  • "Zilegi al da biolentzia ondo pasatzearekin lotzea?"
Ez.
Eta ez dut onartuko gainera, zezenketatara goazenok, talde horretan sartzea.
Guk ez dugu sufrimentuarekin gozatzen. Ez gara sadikoak.
Sufrimentuaz haratago, festan dauden beste milla estimulorekin gozatzen dugu. Ez sufrimentuarekin. 
Sufrimentua ondo pasatzearekin, zuek lotzen duzue. Ez guk.

  • "Tratu txarrarekin ikuskizuna egiteak okertu egiten al du ekintza?"
Tratu txarra, inplizituki bada ere, oinarritzat hartzen duten ikuskizun eta ekintza ugari ematen dira gure inguruan.
Hala ere, badirudi, zezenketak bakarrik okertzen dituztela tratu txarrek. Beste askok, ez digute molestatzen, ikusitakoak ikusita.

Hauek erantzun ostean, nire ondorengo sarreretan obeki azalduko dudan dekalogoa luzatuko dizuet, gogoeta egin dezazuen edo.
  • Pertsonen bizitza, beste guztiaren gainetik jartzen dut. Baita pertsonen sufrimentua, eskubide hurraketa, eta duintasuna. 
  • Aurreko puntuak, ez du esan nahi animaliena gutxiesten dudanik, ezta gutxiago ere.
  • Ez nago hirugarrenei askatasuna hurratzearen alde.
  • Herri galdeteketa, oso ongi konkretatu beharreko gauza bat da, bere garrantzia kontuan hartuta. Eta honen inguruan oraingoz, informazio gutxi zabaldu da.
  • Zezenketen aurkako askok, zergatik ez dute festa eredua birplanteatzen?
  • Zezenketak, zezenaz gain dauden ekitaldiak dira Zestoan behintzat. Bere inguruan, urtez urte sortu den tradizio, festa, eta prafernalia guztia, zezenketen gainetik dagoela uste dut.
  • Animalismotik at, beste mila arrazoik bultzatzen dute jende mota bat zezenketen aurka egotera. Eta arrazoi hauek, ez zaizkit ez arrazionalak, ezta onargarriak iruditzen.
Ideia guzti hauek, sarrera bana izango dute blog honetan. Eta sakonago azaltzen sahiatuko naiz.

Bitartean, ondo bizi.

2 comentarios:

  1. Hau idatzi duzu:"Bere inguruan, urtez urte sortu den tradizio, festa, eta prafernalia guztia, zezenketen gainetik dagoela uste dut."

    Horrela bada, eta benetan zezenketen gainetik badago inguruko dana, zer dela eta ez duzue "parafernalia" mantentzen beste ekitaldi edo espektakulo baten aurreko garaian? Ez al da posible bandaren paseilloa edo eta erdi kalean pasodobleak jotzen egotea zezenketarik gabe? Parafernalia eta festa ezin al da frontoira, Lajaira edo kultur etxe kanpora eraman beste ekitaldi batzuen kontextuan? Erantzuna argia da. Baleike, baño eztezue nahi. Ze nahi izango bazenute, urte dexentetan zehar egin ohi dan bezala, beste aukerarik egon ez delako, plazatik kanpo jendearen gustokua izango dan hainbat gauza antolatu daitezke.

    ResponderEliminar
  2. Parafernaliak hartu duen zentzua eta balioa, jendeak eman dio. Jendeak, eta parafernaliak pizten dion sentimenduak, zezenketen gainetik.
    Biana parafernalia bizitzen duen jende ia guztia, zezenzalea da, edo behintzat zezenketetara joan ohi da. Eta klaro, kalejira bat egingo bazuten, amparito joaz, pilota partiduaren aurretik, ba konprenituko duzu, ez zela berdina izango, gehienbat, jendearen sentimendu hori faltako zelako.

    Baina nire ustez, zezenketak kendu ala ez (hori udaberrian ikusiko dugu), parafernalia mantentzeko borroka egongo da. Bai zezenzaleen aldetik, eta baita beste batzuen aldetik ere.
    Zeren, nik behintzat, onartuko dut zezenketak kentzea, herriak ala nahi badu.
    Baina parafernalia eta festa ez digute kenduko, eta ez dut hori kentzeko sahiakerarik onartuko gainera.
    Parafernalia, anparito, eta erdi kaleko festarekin amaitu nahi duenak, nirekin egingo du topo, aurrez aurre. Eta argi izan dezala, ez diodala utziko festetako ederrena kentzen, edozein arrazoi duela ere.
    Eta nire atzean, seguru nago, jende gahiago jarriko dela.

    ResponderEliminar